XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Estatuko Osasun Sistemaren gainerako entitate, zerbitzu zein erakundeek, eta eurekin itundutako gaixotegiek, osasun-laguntza ematean edo horren ondorioz eragindako kalte eta galerak direla-eta, ondarezko erantzukizuna izan dezakete; ondorengo erreklamazioak bideratzeko, lege honetan aurreikusitako administrazio-prozedura erabiliko da, eta, auzitegietan berrikusi behar izanez gero, beti ere, administrazioarekiko auzien jurisdikzioari dagokio zeregin hori.

Hamahirugarren xedapen gehigarria. Elkarri laguntzeko hitzarmenak izenpetzeko araubidea.

Estatuko administrazio orokorrean, ministerioetako sailetako titularrek eta horiei lotuta edo horien mendean dauden herri-erakundeetako buru edo zuzendariek 6. artikuluan aurreikusitako hitzarmenak izenpetu ahal izango dituzte.

Horretarako, aurrekontu-araudiak ematen dizkien ahalmenak errespetatu, eta ezarrita dauden izapideak bete beharko dituzte; besteak beste, ezinbestekoa izango da ukitutako ministerioak edo ministerioek egindako txostena aurretiaz aurkeztea.

Hitzarmenak izenpetzeko araubidea eta, hala badagokio, horretarako baimena ematekoa, baita prozedura eta forma aldetik bete beharrekoa, aurretiaz erregelamenduz ezarriko den prozeduraren araberakoa izango da.